Musika-tresnen bilduma hau 1980ko hamarkadan hasi ginen sortzen. Musika-taldeetan jotzen genuenez eta musika maite genuenez, musika-tresnak jasotzeko ohitura genuen. Hasiera batean kapritxo bat besterik ez zena musika-tresna sorta zabal eta ugaria bihurtu zen pixkanaka, eta, hala, lehen erakusketa bat antolatu genuen Hondarribian, 200 musika-tresnarekin. Geroago ere erabiliko genuen izena jarri genion erakusketa hari:
“IKUSTEKO MUSIKA. Munduko musika-tresnak”.
Izen hori -Ikusteko musika- erakusketak egiteko erregistratuta daukagu.
Hasiera harez geroztik organologian sakontzen joan gara eta bost kontinenteetako etnia ugariren berri izateko eta haien ezaugarriak —erritoak, ohiturak, sinesmenak...— ezagutzeko aukera izan dugu.
Gaur egun, 5.000tik gora musika-tresna dauzkagu bilduman, eta haietako askok balio izugarria dute ikuspegi etnomusikologiko eta artistikotik.
Gure bildumaren barruan alderdi hauez arduratzen gara: musika-tresnak biltzeaz, sailkatzeaz, kontserbatzeaz eta erakusteaz.
Gai honetako zenbait adituk diotenari jaramon eginez, Europako bilduma pribaturik onenetakoadugu, eta iritzi berekoak dira, halaber, hainbat etnomusikologo, musika-tresnen museoetako kontserbatzaile, musikologiako aditu, katedradun eta abar.
Erakusketak antolatu ditugu Espainiako eta Frantziako zenbait herritan. Horietatik bi nabarmentzen dira bereziki: 1992an Leongo “Gizakiaren Adinak” erakusketaren barruan musikaren alorrean antolatutakoa eta Caixanovak Galizian antolatutako erakusketa ibiltaria. Erakusketa bakoitzak bi urte eta erdiko iraupena izan zuen eta 350 musika-tresna erakutsi ziren, batez beste.
![]()
Patrimonios Sonoros. Instrumentos tradicionales del mundo
La colección “Música Para Ver” te invita a descubrir «Patrimonios Sonoros: Instrumentos Tradicionales del Mundo», una exposición que nos propone un viaje por los cinco continentes a través de sus instrumentos musicales tradicionales.
Más allá de sus sonidos, estos instrumentos representan la identidad, la historia y las tradiciones de los pueblos. Cada pieza nos acerca a diferentes culturas, sus conocimientos ancestrales y sus formas de expresión, mostrando la música como un lenguaje universal que conecta generaciones y territorios.
Una oportunidad para descubrir y valorar la riqueza y diversidad del patrimonio musical de la humanidad.
Lugar
Fundación Ibercaja Actur
Antón García Abril, 1
Zaragoza 50018
Fechas y Horario
Del 03 de noviembre al 12 de diciembre de 2026 De lunes a viernes, de 9 a 20h. y sábados en horario de apertura del centro.