Erakusketak kontratatzeko

Valladolid

IKUSTEKO MUSIKAk aldi baterako erakusketak antolatzen ditu mundu osoko kultura desberdinetako musika-tresnen bildumako funtsekin.

Erakusketa ibiltari kultural hauetan beste talde etniko, geografiko eta sozial batzuek beren dantza, kantu, erritual, zeremonial eta antzekoak laguntzeko erabilitako musika-tresna eta objektuak erakusten dira.
Denboran zehar agertu izan diren musika-kultura desberdinetan barrena egindako bidaia dira gure erakusketak.

Antolatu ditugun erakusketa guztiek oso harrera ona izan dute, bai beren balio didaktikoagatik bai lantzen den gai orijinalarengatik, eta era guztietako jendearengana iritsi gara. Musika-tresnen balio etnologiko, musikologiko eta estetikoak azpimarratzea da gure helburua.

Ikuspegi orokorra landu dezakegu erakusketan, musika-tresnak familiatan eta azpi-familiatan sailkatuta, hau da ikuspegi didaktiko batetik, edo erakusketa monografikoak antolatu ditzakegu, bestela.

Valladolid

Azken kasu horretan, gai hauen inguruko erakusketak antolatu ditugu orain arte:

  • Afrika Beltza; Balkanetako herrialdeak; Kornamusak; Biolinak; Asia; Munduari itzulia 80 musika-tresnaren bidez; Munduko idiofonoak...
  • Beste gai hauen arabera ere antolatu litezke erakusketak: herrialdeak, musika-tresnak egiteko materialak, erabilera, eremu geografikoak, ibilbide baten inguruko musika-tresnak, filatelian agertzen diren musika-tresnak, etab.

Gure erakusketak oso errazak dira antolatzeko. Musika-tresna kopuru jakin bat aukeratzen dugu, izango dugun erakustaretoaren arabera.

Erakusketa koxkor baterako 150 musika-tresna aukeratuko genituzke, eta 120/130 m2 inguruko aretoa beharko genuke.

Halere, aretoaren tamainaren arabera 200, 300 edo 400 musika-tresna jarri genitzake, edo kopurua 100era murriztu...

Gure kalkuluen arabera, 100 m2-tan 125 musika-tresna inguru jarri daitezke ikusgai, 200 m2-tan 250 tresna inguru, etab.

Erakusketarako aurrekontua aldatu egiten da musika-tresna kopuruaren eta haien balioaren arabera. Oinarrizko prezioari garraio-kostuak eta asegurua gehitu behar zaizkio.

Erakusketa bat kontratatu nahi izanez gero edo argibide gehiago eskatu nahi izanez gero, telefonoz deitu edo eposta bat idatzi.

 
© Música para Ver 2010 Lege Oharra [ eu | es | en ] Web Diseinua